XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AIZPURUA - LOPEZ: Doinua: Mando baten gainean.

A. Zeinek emango ote du
hor dagon txapela?
L. hori eramateko
ni naiz ustela,
A. gainontzekoek orain
goza dezatela,
L. hemen kantatzen ari naiz
arlote bezela.

L. Txapelduna zein ote den
oindik ezin jakin
A. nahiko lan izango da
zortzikotearekin
L. Erne ibili behar
juraduarekin,
A. hala ere bertsoari
behar zaio ekin.

A. Zazpi mutil gara eta
neska bakarra hor,
L. oso txintxo daukagu
umil eta jator,
A. mutilen elkartera
hau gustora dator,
L. zazpi zikiro gaude
gu hemen egoskor.

L. Ez pentsa hori denik
hemen milagrua,
A. Lopez-ek zertarako
badauka gogua;
L. talentua ez dugu
guk hemen mordua,
A. neska horri heltzeko
badegu ordua.